lunes, 30 de mayo de 2011

ZOTZ EGITEKO KANTAK



1.- DON, DON, KIKILIKON
Don, don, kikilikon
saltsa pika,
tortolika,
de buzon.
Aitona Martzelon,
amona Martzelon.
Don, don, kikjfjkon.
Don, don, kikilikon
zaharra kuke,
zaharra mono
Pike-pike,
tortofike,
ban bu.
Zireketake pun!



Gehiago ikusi eta entzun nahi izanez gero, sakatu  HEMEN

viernes, 27 de mayo de 2011

Arbela Digitala


Arbela digitalaren web gunea (Smart exchange) ez dabil oso ondo, eta proiektua online ikusteko arazoak daude, horregatik HEMEN klikatuz proiektuaren artxiboa deskargatu dezakezu eta smart notebook programan ikusi.



viernes, 20 de mayo de 2011

EZETZ ASMATU!!!

1. Denek zapaltzen naute baina nik ez dut inor zapaltzen. Denek galdetzen dute non nagoen eta nik ez dut galdetzen non dauden.
2. Hitzak nakate, soinurik ez dakat, letra bat naiz, zein naiz?
3. Zer dela eta zer dela aurrean punta bi eta atzean zulo bi.
4. Maindire bat, harizkoa ez ; guztia estaltzen du eta ura ez. 
5. Aita zabala, bera arina; batzuetan zaratatsu, askotan negartsu.
6. Inoiz ikusten ez, eta nonahi firi -firi, inola harrapatzerik ez, eta bera gabe ezin bizi. 
7. Alrebez naiz,  neguan biluzik eta udan arropaz beteta.
 8. Buru handia, baina leporik ez; ipurdi mugikorra, baina hankarik ez.
 9. Nola zula liteke globo bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe?
10. Bi mendiren artean tiro zaratatsua, sudurra itxiarazten duen tiro usaintsua. Zer da?
11. Agertu eta desagertu, desagertu eta agertu, kalean daramat nigandik gertu. Zer da?
12. Ez naiz tronpeta, baina tronpeta batek bezala jotzen dut, ez naiz eskopeta, baina eskopeta batek bezala bi kanoi ditut. Zer naizen badakizu?
13. Baginela eta bagara, bi anaia bikiak; gu aurrean jarrita,  hobeto ikusiko dituzu gauza guzti-guztiak.
14. Zer dela eta zer dela kendu eta kendu egin eta gero eta handiago egiten dena.
15. Gona luzea du, mihia motza; urrutitik entzuten da haren kantu hotsa.
16. Udan jendez beterik, neguan huts-hutsik; zutik baino jende gehiago egoten da han etzanik.
17Bata bestearen gainean, hor daude zure gorputzean
musuka denbora guztian.

Erantzunak1. Bidea
2. Hizkia
3. Guraizeak
4. 
Elurra
5. Zerua
6. Haizea
7. Zuhaitza
8. Bonbilla
9. Globoa hutsik egonda
10. Puzkerra
11. Itzala
12. Sudurra
13. Betaurrekoak
14. Zuloa
15. Kanpaia
16. Hondartza
17. Ezpainak


FLASH MAPA INTERAKTIBOAK


Gehiago ikasteko sakatu Hemen

ESPAINIAKO KOSTALDEKO ERLIEBEA

 

EUSKAL HERRIKO ERLIEBEA

                            Nola deitzen da?
                  Non dago?

EGUZKI SISTEMA


MUNDUAREN SORRERA. Txanela proiektua.




Munduaren sorrerari buruzko informazioa nahi baduzu klikatu Hemen

ONDDOAK ( 2. Zatia)

">e>

ONDDOAK ( 1. Zatia)

ZELULA


                                          Zelula. Santillana.

LANDAREAK. Animazio eta ariketak. Agrega proiektua.


LANDAREAK


lunes, 2 de mayo de 2011

DELIKATUZ


5. mailako ikasleak Ordizira joan ginen elikadura museoa ikustera. Elikagaien osagaiak ezagutu eta dieta orekatuak egiteko aukera aparta izan genuen.


NOR GARA


Samaniego Herri Ikastetxea Tolosako Santa Lutzia auzoan dago eta Orixe, Tolosaldea eta Aransgirekin batera Sta. Lutziako ikasgunea osatzen du.
Gure historia 1970. hamarkadan hasi zen. Garai hartan konzentrazio eskolak han hemenka sortu ziren eta horietako batek Tolosan behar zuen izan, inguruko herri txikietako ikasleak jaso ahal izateko.
Urte hauetan asko izan dira ikastetxean atzemandako aldaketak. Gure bidean makina bat oztopo gainditu behar izan ditugu: irakasleariaren ezegonkortasuna, honen hizkuntza ezagutza maila, eskola publikoaren irudi ezkorra (edo aurreiritzi okerrak), espazio falta... baina Samaniego osatzen dugunon gogoak, ilusioak eta eguneroko lanak aurrera egitea ahalbidetu digu, gaur egun garen honetara iritsiz. Haur Hezkuntza eta Lehen Mailako Hezkuntza eskaintzen dugu, D ereduan soilik.
Urteak joan urteak etorri, eskola komunitatearen ezaugarrien aldaketak (Tolosa bertatik datorren ikaslegoaren hazkundea, orotariko egoera sozio-ekonomikoak, gizartearen egoera aztertzean sortzen diren kezka eta eskakizunei erantzun beharra...) gure eguneroko zereginetan eragin nabaria izan du, bai kudeaketa partehartzailea eta aktiboa bai kalitatezko hezkuntzaren bultzadan. Bestalde, konpromiso garbiak hartu ditugu gai hauekiko:
  • Gure hizkuntza eta kulturarekiko (euskararen normalizazioa abiapuntutzat hartuz)
  • Ingurumenarekiko ( bandera berdea duen eskoeskola bihurtu gara eta Haur Hezkuntzako  eskolak baldintza bioklimatikoak ditu)
  • Gure herriarekiko (zenbait forotan parte hartuz)
  • Kultur aniztasunarekiko (Kolonbiako eskola batekin senidetuta gaude)
  • Teknologia berrien trebakuntza eta erabilerarekiko
  • Elkarbizitza osasuntsuarekiko
Dauzkagun baliabideak eta zerbitzuak etengabe sortzen diren beharrei erantzuteko pentsatuta daude, irakaskuntza prozesuan eta bestelakoetan: haur txokoa, ludotekak eta mendi irteerak, jangela, garraioa, eguerdian eskaintzen diren ekintzak, eskolaz kanpokoak (kirol eskola...) eta jarduera hauek aurrera eramateko “Gorosti” guraso elkartearekin batera ari gara lanean.
Gurasoei dagokienez, azken urteotan seme-alaben heziketan duten inplikazioa areagotzen ari dela begibistan dago. Horrela, eskolak eta familiak izan beharreko loturak estutzeko ahaleginean datza ikastetxeak eskaintzen dituen zenbait ekimen: gurasoentzako hitzaldiak, gurasoen partaidetza batzorde guztietan (ekonomi batzordea, jangela batzordea, euskara batzordea, ingurumen batzordea, kirol batzordea, elkarbizitza batzordea, teknologia berrien batzordea). Ikastetxea eta familia, heziketaren osagai diren neurrian, elkarren arteko koordinazioari behar den bezala erantzutea litzateke gure erronka nagusietariko bat.
Hau da, beraz, gure errealitatea. Nondik gatozen badakigu, baita non gauden ere. Hemendik aurrerako egitasmoak, eskuartean daukazun Hezkuntza Proiektuaren isla izango dira, bera baita, azken finean, eskola-elkarteko sektoreek onartutako hezkuntza-aukera adierazten duena, hain zuzen ere, ikastetxearen jardueren bidez lortu nahi diren oinarrizko baloreak eta helburuak identifikatzen dituena.   

FELIX MARIA SAMANIEGO

Aspaldiko ohitura da Tolosan eta horrelaxe jarraitzen du, hainbat ikastetxe publikori, kultur etxeri, plazari, kaleri... beti jarri izan zaizkio Tolosakoak izan diren kultur pertsonen izenak. Horrela dauzkagu Tolosan izen hauek: Lopez-Mendizabal, Antonio Mª Labaien, Orixe, Gorosabel, Emeterio Arrese, Lizardi, Aitzol... eta Samaniego, beti ere kultura erakundeekin lotuta.
Ohitura hori errespetatuz jarri zitzaion gure ikastetxeari Felix Maria Samaniego idazlearen izena. Baina nor izan zen SAMANIEGO?
Félix María de Samaniego 1745eko urriaren 12an jaio zen Biasterin (Araba). Bederatzi senideko familia aberats bateko bosgarren anaia zen. Txikia zenean, aitak maisu bat jarri zion irakurtzen eta idazten ikas zezan. Horrez gain gramatika, matematika eta giza zientziako lehen hastapenak irakats iezazkion. 13 urte zituela Baionara, fraideetara, bidali zuten ikasketak sakontzeko.
1767an Manuela Salcedo bilbotarrarekin ezkondu zen.
Bere ama, Maria Teresa, eta osaba, Bernardo, hil ondoren, Tolosan familiak zituen ondareez jabetzen da, hala nola, Iurreamendi jauregia (gaur egun Iurreamendi egoitza dagoen lekuan) eta Idiakez jauregia (kasinoa).
Ondasun hauek aukera ematen diote 1775ean Tolosako Alkate izateko, eta halaxe izan zen urtebetez.
Biasterin hil zen 1801eko abuztuaren 11an.
Samaniego ipui idazle ospetsua izan zen. Hona hemen bere fabuletako (animaliak protagonista diren ipuina) bat.

  • Astoa eta libururak

Belardian larrean zebilela, ikasle batek ahaztuta utzi zituen liburuak aurkitu zituen asto batek. Piska batean usaindu ondoren honela pentsatu zuen:
Denak jango banitu, esfortzu handirik gabe gauza asko jakingo nituzke.
Belarra alde batera utzita liburuak mastekatzen hasi zen, gogo handiz, guztiak irentsi zituen arte. Une hartatik aurrera, astoa, guztiz jakintsu sentitu zen, eta ustez berekin zuen zientziarekin harro. Bere lagunak ikustera joan zen eskola onak emango zizkiela esanez.
Beste astoak inguruan jarri zitzaizkion, arretaz, bere eskolen zain, baina, astoak, ahoa ireki zuenean egundoko arrantza besterik ez zen atera.
Hau entzutean, beste astoak ere denak arrantzaka hasi ziren asto harroari farre eginez, eta ostikoka bidali zuten handik.

Zerbait jakin nahi baduzu behin eta berirro ikasi beharko duzu.