lunes, 2 de mayo de 2011

LURRASKAKO IRTEERA






Apirilak 5, asteartea 09:00→ 4. mailako ikasleak eskolan elkartu ginen. Denok urduri geunden bi egunetarako Gernikara gindoazelako. Lehen sorpresa bi pisuko autobusa ikustean hartu genuen. IUFI ! GOAZEN LURRASKARA ! 10:45→ Bidaia guztian abesten eta garraxika joan ginen irakasleak nazkatuaz, Lurraska Baserri eskolara iritsi arte. Iritsi orduko , baserria erakutsi ziguten eta lau taldeetan banatu ginen, motxilak logeletan utzi eta bazkalordurarte jolasten ibili ginen. 13:00→ BAZKARIA: Makarroiak eta arraina. Umm! Ze goxoa! Tripa bete ondoren ekintzak egiteko garaia iritsi zen. 15:00→ EKINTZAK: IKUILUKO EKINTZA Ikuiluan besteak beste, txekor bat, bi txerri, yama bat, bi zaldi eta bi pottoka zeuden. Hasteko joan ginen ikasle guztiok, aukera izan genuen, pottoka baten gainean ibiltzeko. Batzuk oso urduri jarri ginen aldez aurretik, beste batzuk ordea lasai asko eta pozik ipurdia gora eta behera zutela ibili ziren. Bazirudien kasu batzutan, eroriko ginela pottokaren gainetik, baina inork ez genuen ez minik ez sustorik hartu. Pottokan ibiltzearekin batera, ikuiluan bertan bertako abereen kakak garbitzen ere aritu ginen, pala eta karretilaren laguntzaz. Bien bitartean beste ikasle batzuk, zaldiak garbitu, ingurua eskobatu eta janaria ematen lagundu genien bertako langileei. Aipatzekoa da yamarena, badirudi oso animalia bereziak direla, izan ere urduri jartzen direnean txistua botatzeari ekiten diote, eta hori ikusteko aukera ere izan genuen. Maiz egiten duelako edo, bere nagusiak Txistu izena jarri zion. Ekintzaren beste zatia oilategia eta bere ingurukoa zen. Bertan, alde batetik oiloak zeuden eta bestalde untxiak eta aparte hegaztiak. Oiloak, kolore desberdinetakoak zeuden eta egin berri zituzten arraultzak jasotzeaz gain, janaria ematen ere aritu ginen. Untxien kasuan, zortzi bat zeuden guztira eta hauetatik handiena, kaiolatik aparte zegoen haurdun zegoelako. Untxi arra ere aparte zeukaten kanpoan, bestela ume jaioberriak hiltzen saiatzen direlako. Hauei ere, ura eta ogia banatu genien. Gainerako hegaztien artean aipatzekoak dira, usoak, ahateak, antzarrak eta emuak. Usoak bi koloretakoak zeuden, kalean ezagutzen ditugun bezalakoak eta txuri-txuriak. Ahateei dagokienean, laku antzeko gunean bizi ziren, toki oso polita eta lasaia gainera.Guztira hamar bat kontatu genituen, baina badirudi hemendik gutxira gehiago izango direla, izan ere arra eta eme bat oso gustura ikusi baigenituen. Kontuan hartzeko datua da, hegalak mozturik zituztela, bestela hegan eginez alde egingo zutelako. Hiru antzarrek berriz, kriston ohiuak egiten zituzten eta horixe izan zen harrigarriena. Hori bai, gauetan, hegazti guztiak estalpe barrura sartzen zituzten, azerietatik babesteko. Eta benetan berezia izan zen bi emua ikustea. Hanka oso luzeak zituzten, buru tdute eta ostrukaren familiakoak omen dira. Bitxikeria moduan esan dezakegu, emuaren arrautzak oso handiak eta bereziak zirela, kolore berdea baitzuten. Badirudi emeen kasuan, lau behatz dituztela, bat aurrean eta hiru atzean, arren kasuan berriz hiru, bat aurrean eta bi atzean. Ekintzaren amaiera, basoan egindako ibilbidearekin eman genion. Bertan, txerriak, antxumeak, ahuntzak, akerrak, behiak, ardiak eta astoak ikusi genituen. Ikusitako ia guztiak ikutzeko aukera izan genuen eta horrekin batera baita jana eman ere. Behi batek adarrak moztuak zituen, txerriak oso gizenak ziren eta botatako guztia jaten zuten, zapoak tarteka ageri ziren eta gainerakoan aipatzeko modu ezer berezirik ez. Beno akaso, piragua batzuk ere ikusi genituela basoan zehar aurkitutako lakuan, baina antza denez, udarako bakarrik omen dira, guk behintzat ez baikenuen aukerarik izan bertan ibiltzeko. Hori bai, eguraldiaren aitzakiarik ez zuen inork izango, udaran baino hobea egin zigun eta. 19:00→ Ekintzetan ederto pasatu ondoren, berriro patioan jolasteko aukera izen genuen beste batzuk dutxatzen ari ziren bitartean. 20:00→ AFARIA: Zopa eta albondigak. Ze goxoa! Beno albondigak ez zeuden horren Onak baina konformatu egin behar. 21:00→DISKO FESTA: Gela haundi batean txisteak kontatu, lan bat antzeztu, altxorraren bila jolastu eta dantzan ibili ondoren, erabat nekatuta ohera joan ginen. 23:45→ OHERA. Batzuk lo egin genuen, baina beste batzuk parrandan ibili ziren, irakasleak haserretu arte. Apirilak 6, asteazkena 07:00→ Esnatu eta maletak prestatu ondoren, jolasten ibli ginen gosalordurarte.! ZE ONDO! Gosaldu aurretik izerditan geunden jada. 09:00→ GOSARIA. Kola Kao.-a zereal eta gailetekin. Indarrak hartu genituen ekintzetarako! 10:00→EKINTZAK: TAILERRAK Tailerretan animali basatien oinatzak egiten ikasi genuen. Lehendabizi plastilinarekin bola bat egin genuen, bola hau zapaldu eta eskaiolazko oinatz batekin markatu egin genuen, bakoitzak nahi zuen animaliaren oinatzarekin. Ondoren kartulina tira batekin babestu eta eskaiola bota genion kontu handiz moldea egiteko. Beste alde batetik, egurrezko xafla batean aukeratutako animaliaren marrazkia egin genuen eta azkenik eskaiolazko moldea xafla honetan itsatsi genuen. Xafla honen atzean, animalia honi buruzko informazioa itsatsi genuen. Gero bakoitzak egindako lana etxera ekartzeko prestatu genuen, egunkari paperetan bilduta. 13:00→ BAZKARIA: Garbantzuak eta San jakoboak. Garbantzuak nahiko gogorrak zeuden. Eskerrak San jakoboak errepikatzen utzi ziguten. 14:30→ Lagunartean momentu ederrak pasata etxera abiatu ginen. Itzulera lasaiago egin genuen, oso nekatuta baikeunden. EGILEAK: 4. mailako ikasleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario